XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKOAK BERE ERRIA SALBATZEN DU: MOISES
ITXAROPENEZ JOKATZEN DUANA ASKATZEN DU JAINKOAK
OARRAK.

- Azitze-aldi berezian aurkitzen da adin ontako gaztetxoa: gero-ta gogotsuago utzi egin nai ditu bere umetasuna ta besteen menpean egotea.

Gaztetxoaren ametsik sakonena dala esan bear, aukeramenaren edo askatasunaren billa azaltzen duan irrika.

Sentiera onen alde ala aurka gertatzen diran, ortatik neurtuko ditu gauzak zorrozki.

Sortuko zaizkio zalantzak... zailtasunak... baiña guztien artean eta poliki-poliki, ziurtasun au lortzera iritxiko da: beste gizaki guztiak bezala, bera ere askatasunean bizitzeko edo bere buruaren jabe izateko jaioa dala.

- Israeldarrak, batez ere Ejipto'n, morrontzape gogorrean bizi izana ta geroko askatasuna, oiñarrizko mezu sakona duten gertaerak dira ta erraz ulertuko du mezu ori gaztetxoak: gizon-emakume guztiak jatorrizko morrontzape sakonean bizi dirala berenez, eta ala irauten dutela, Jainkoak askatzen ez dituan bitartean.

Bestalde, era batera edo bestera osoko askatasun edo burujabetza osoa lortu nai duten gizon-emakume guztiek nabaitzen dute berengan, menpetasun eta morrontzapetik ezin dirala irten.

- Orregatik, bada, gizaki guztien askatasun-egarri ori ezagutu-erazten saiatzea, mesedegarri da gaztetxoentzat; ortarako, berriz, Jainkoaren billa ibilliz askatasun osoa irrikatzea zer dan gaur, ikusi-erazi bear diegu egiñaalean gaztetxoei, gauzak pentsaraziz, sakonduz eta barneratuz.

- Kondairako gertaera ziurrak eman bear dizkiegu argi ta garbi, zenbait zeaztasun eta uskeritan denbora galdu gabe ta era laburrean.

Gertaeren inguru-giroa ere garbiro azaldu bear diegu, argi ager dadin erlijio-adierazpena edo mezua.

- Aginduetan zeazki sakontzen ez jardun: oraingoz naikoa da azalpen labur bat.

ELBURURAK
- Gaztetxoek aurkitu dezatela Jainkoaren zintzotasuna bere erriarekiko, Ejipto'ko morrontzapetik askatu bai-zuan.

- Moises'engan ikus dezatela auxe: Jainkoagan zituan uste osoa, zintzotasuna ta itxaropena, askatasunerako edo burujabetzarako bide gertatu zitzaizkiola.